Itxi

Saskibaloia

Faborito izaten jarraitzen du

Munduko Saskibaloi Txapelketa: Estatu Batuak egurra eman dio Angolari

Erredakzioa

Mike Kryzewskiren mutilek ez dute errukirik izan eta (121-66) gainditu dituzte afrikarrak, final-laurdenetarako sailkatuz. Estatubatuarren hurrengo aurkaria, Errusia.

Estatubatuarrek jipoia eman dio Angolako selekzioari, 121-66 final-laurdenerako sailkapena lortuz. A.E.B,&' || 'nbsp; Espainia, Serbia, Turkia eta Esloveniarekin batera egongo da beraz hurrengo fasean. Munduko Txapelketako garaile izateko faboritoak, lehen laurdenean ia erabakita utzi du partida, 33-16ko markagailuarekin. Gainera, Mike Kryzewski entrenatzaileak ohikoei atsedena emateko aukera izan du afrikarren aurka.

Final-laurdenetan, Errusiaren aurka

Errusiako selekzioak final-laurdenetarako txartela eskuratu du Zelanda Berria, kostata, gaindituta (78-56).