Itxi

Saskibaloia

Munduko Saskibaloi txapelketa

Estatu Batuak, munduko txapeldun

Erredakzioa

Talde amerikarrak 64-81 irabazi dio Turkiari, Kevin Duranten lan bikainari esker eta urrezko domina lortu du. Lituaniak brontzea lortu du Serbia 88-99 gaindituz.

Estatu Batuetako selekzioak lortu du Turkiako Mundialeko urrezko domina. Amerikarrek 64-81 gainditu dituzte turkiarrak, Kevin Durant izarraren 28 puntuei esker. Hirugarren eta laugaren postua lortzeko partidan, Lituaniak 88-99 irabazi dio Serbiari, brontzezko domina lortuz.

Lehen laurdenean Estatu Batuak partida apurtzera irten dira eta Duranten saskiraketekin puntuak eraz lortu ditu. Hala ere, Turkia ez da atzean gelditu eta gorriek gogor ekin diote erasoari, amerikarren erritmoari eutsiz. Turkogluk bi hiruko lortu ditu jarraian eta turkiarrak 17-14 aurretik jartzea lortu dute. Estatu Batuetako entrenatzaileak aulkiko gizonak atera ditu eta ez ohikoek lan bikaina egin dute, 17-22ko markagailua utziz lehen laurdenean.

Bigarren laurdenean turkiarrek ezin izan diote Kryzewskyren taldearen erritmoari eutsi eta amerikarrek markagailuan alde egin dute. Kevin Durant hegalekoak bi hiruko lortu ditu jarraian eta Estatu Batuak 10 puntuko abantailaz jartzea lortu du. Atsedenaldira, 32-42 aurretik joan dira amerikarrak, Durantek 20 puntu lortu dituelarik.

Hirugarren laurdenean, partidak lehen zatian bezala jarraitu du, estatubatuarren aginteaz. Kryzewskiren mutilek 17 puntuko aldea lortu dute (35-52) baina turkiarrek aldea gutxitzea lortu dute Erdenen saskiraketei esker (41-52). Hala ere, amerikarrek alde polita hartu dute azken laurdenari begira, 48-61.

Azkenengo laurdenean, amerikarrek 20 puntuko aldea lortu dute eta haien burua txapeldun bezala ikusi dute azkar. Garantís gabeko laurdena izan da hortaz, azkenengoa eta Estatu Batuak 64-81 irabazi dio Turkiari.

. Fitxa teknikoa:

64 - Turkia (17+15+16+16): Onan (7), Ilyasova (7), Tunçeri (7), Asik (5) eta Turkoglu (16) -hasierako bostekoa-, Guler, Erden (9), Gonlum (4), Akyol, Savas (3), Ermis eta Arslan (6).

81 - Estatu Batuak (22+20+19+20): Billups (4), Durant (28), Rose (8), Iguodala (4) eta Odom (15) -hasierako bostekoa-, Westbrook (13), Gay (6), Granger, Curry (3), Gordon, Love eta Chandler.