Itxi

Baskonia

Lagunartekoa Buesa Arenan

Caja Laboral-Gran Canaria (67-62): Baskoniaren garaipena

Erredakzioa

Talde gasteiztarrak Arabako Diputazioko XIX. Saria lortu du, talde kanariarra arazoekin gainditu eta gero.

Ivanovicen mutilek 67-62 gainidtu dute Gran Canaria, zaleen aurrean. Kanaria Handiko taldeak azken minutura arte borrokatu du partida eta Baskoniak arazoak izan ditu markagailuari buelta emateko. Atsedenadlira 27-32 galtzen joan dira arabarrak baina hirugarren laurdenean markagailuari buelta ematea lortu dute. Teletovic eta Huertas, izan dira gasteiztarren onenak, biak 12 punturekin.

Fitxa teknika:

67- Caja Laboral Baskonia (12+15+25+15): Ribas (5), Logan (-), Pietrus (6), San Emeterio (10), Teletovic (12), Oleson (9), Huertas (12), Barac (4), Haislip (3) eta Bjelica (6).

62- Gran Canaria 2014 (21+11+14+16): Green (11), Savane (12), Bellas (5), Nelson (4), Wallace (4), Moran (3), Carroll (6), Beirán (6) eta Rey (11).