Itxi

Baskonia

Etorkizuneko fitxaketa

Dejan Musli Caja Laboral Baskonia taldeko jokalaria da

Erredakzioa

Pibot gazteak Baskoniarekin kontratua sinatu du lehen taldearekin entrenatu ostean.

Caja Laboral&' || 'nbsp;Baskoniak Dejan&' || 'nbsp;Musli pibot serbiarraren fitxaketa itxi du, klubak ohar baten bitartez adierazi duenez.

Dejan&' || 'nbsp;Muslik 19 urte eta 212 zentrimetro ditu. Dagoeneko&' || 'nbsp;Arabako hiriburuan da eta bertan 2015eko ekainaren 30era arte lan-hitzarmena sinatu du, Buesa&' || 'nbsp;Arenan bere taldekide berriekin entrenatu ondoren.

Musli,&' || 'nbsp;Balkaneetako 91eko belaunaldiaren harribitxia da eta etorkizunerako fitxaketa da. Proba-epea izan zuen iraileko lehen egunetan eta ederto baliatu zuen aukera serbiarrak, klubaren idazkaritza-teknikoa konbentzitu baitu.

Oraindik ez da zehaztu&' || 'nbsp;Muslik lehen taldearekin jokatuko duen ala beste talde batera lagatuta joango den. Dusko&' || 'nbsp;Ivanovicen aginduetara gelditzeko aukerak baditu, Stanko Barac baita gasteiztarren pibot bakarra.

Lehen taldean gelditzen bada&' || 'nbsp;Musli, Florent&' || 'nbsp;Pietrusek taldea utz dezake, aldi baterako lan-hitzarmena baitu frantziarrak.