Itxi

Saskibaloia

grebarako deialdia

ACB: 'Errege Kopa jokatu egingo da'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Esther Queralto Saskibaloi Kluben Elkarteko (ACB) idazkari nagusiak baieztatu duenez, Kopa jokatu egingo da, Saskibaloi Jokalari Profesionalen Elkarteak (ABP) greba deitu duen arren.

  • Saskibaloiko Errege Kopako zozketa egin osteko kanporaketak. Argazkia: ACB

    Saskibaloiko Errege Kopako zozketa egin osteko kanporaketak. Argazkia: ACB

Esther Queralto Saskibaloi Kluben Elkarteko (ACB) idazkari nagusiak ostiral honetan baieztatu duenez, "Errege Kopa jokatu egingo da", nahiz eta Saskibaloi Jokalari Profesionalen Elkarteak (ABP) grebara deitu duen hitzarmen kolektiboa berritzeko negoziazioak eten ostean.

"Klubek ziurtatu egin digute Errege Kopara joango direla eta bertan lehiatuko dutela; hortaz, ziur gaude Errege Kopa jokatu egingo dela", adierazi du Queraltok ohar baten bitartez.

Ostegunean, Kirol Batzorde Gorenean bost orduko batzarra egin ondoren, ABPk negoziazioak hautsitzat jotzen zituela eta hilaren 14tik aurrera greba bat egitera deitzen zuela jakinarazi ostea heldu da aipatutako gaurko ohar hori.

Endesa Ligako 18 klubak barne hartzen dituen elkarteko arduradun nagusiaren esanetan, otsailaren 15etik 18ra bitartean Kanaria Handian jokatzekoa den kopako txapelketa "jokatu egingo da".

"Errege Kopa jokatu egingo da. Espero dut ahalik eta normaltasun osoz izatea, baina hala behar izanez gero eskura ditugun neurri guztiak aplikatuko ditugu", berretsi du.

ACBk argitara emandako testuan jasotzen denez, "erabateko arduragabekeria da ABPk negoziazioak hautsitzat jotzea, oraindik lau hilabete ditugunean aurretik", luzatutako dagoen hitzarmen kolektiboaren indarraldia ekainaren 30ean bukatzen dela hizpide izanik.

ACBko idazkariaren arabera, "jokalariek ez dute informazio zuzenik jaso ABPtik".

Gaineratu duenez, sindikatuaren jarrera "ezin justifikatuzkoa da, ez bakarrik bere kolektiboarekiko, baita Espainiako saskibaloiarekiko eta Kanaria Handira bidaiatzekoak diren zaleekiko ere".