Itxi

Saskibaloia

88-70

Real Madrilek aurrea hartu dio Herbaliferi, finalerdietan

Erredakzioa

Madrilgo taldeak 88-70 irabazi dio Kanaria Handiko taldeari Endesa Ligako play-offeko finalerdietako lehen partida, eta 1-0 agintzen du kanporaketan.

  • Real Madril-Herbalife. Argazkia: EiTB

    Real Madril-Herbalife (88-70). Argazkia: EiTB

Real Madrilek garaipena lortu du Herbalife Kanaria Handia taldearen aurka (88-70) Endesa Ligako play-offeko finalerdietako lehen partidan. Ondorioz, aurrea hartu du kanporaketan (1-0).

Lehen laurdenean nagusi izan da talde kanariarra, baina bigarren laurdenetik aurrera jaun eta jabe izan da Real Madril. Pablo Lasok zuzentzen duen taldea beste hiru laurdenetan nagusitu da, eta garaipen nahiko erosoa lortu du.

Fitxa teknikoa:

88 - Real Madril (14+28+20+26): Randolph (7), Doncic (4), Reyes (9), Campazzo (8) eta Taylor (4) —hasierako bostekoa—, Causeur (5), Carroll (16), Rudy (8), Llull (6), Radoncic (4) eta Tavares (17)

70 - Herbalife Kanaria Handia (22+10+17+21): Oliver (6), Baez (4), Rabaseda (5), Radicevic (10) eta Fischer (10) —hasierako bostekoa—, Eriksson (6), Balvin (4), Mekel (10), Pasecknis (3), Paulí (2) eta Aguilar (10).

Epaileak: Jose A. Martin, Emilio Perez eta Luis M. Castillo.