Itxi

Saskibaloia

Eurokopako 3. jardunaldia

Lointek Gernikak garaipena lortu du Azoreetan

eitb.eus

Bizkaitarrek 54-65 irabazi dute Uniao Sportiva talde portugaldarraren etxean, eta bigarren postuan daude multzoko sailkapenean.

  • Margaret Roundtree, denboraldiko honetako aurreko partida batean.

    Margaret Roundtree, denboraldiko honetako aurreko partida batean.

Lointek Gernikak Eurokopako bigarren garaipena erdietsi du Portugalgo Uniao Sportiva taldearen aurka 54-65 irabazi eta gero. Multzoen faseari dagokion hirugarren jardunaldian, etxetik kanpo jokatzea egokitu zaio Mario Lopezek entrenatzen duen taldeari, Azoreetan, hain zuzen ere, eta sasoiko daudela erakutsi du beste behin.

Izan ere, multzoko aurreko bi norgehiagoketan garaipenik lortu gabe zegoen Sportiva baino gehiago izan da uneoro, batez ere Margaret Roundtree estatubatuarraren lanari esker (23 puntu eta 24ko balorazioa).

Garaipen honekin, Lointek bigarren da sailkapenean bost punturekin, liderra den Uni Gironarengandik puntu bakarrera. Katalanak izango dira, hain justu, bizkaitarren hurrengo aurkariak txapelketa honetan, azaroaren 28an, Malosten jokatuko den partidan.