Itxi

Saskibaloia

Handitzea

Euroligan 18 taldek parte hartuko dute datorren denboralditik aurrera

Erredakzioa

ASVEL Villeurbanne eta Bayern Munich taldeek bermatuta izango dute partaidetza 2019-2020 eta 2020-2021 denboraldietan.

  • Euroligako garaikurra. Argazkia: EiTB

    2018-2019 Euroligako garaikurra, Gasteizen. Argazkia: EiTB

Euroligak astearte honetan baieztatu du, datorren denboralditik aurrera 18 taldek parte hartuko dutela txapelketan. 2019-2020 eta 2020-2021 denboraldietan bermatuta izango dute partaidetza ASVEL Villeurbanne talde frantziarrak eta Bayern Munich talde alemaniarrak.

Erabakia Tel-Aviven (Israel) hartu du Euroligak, astearte honetan egin duten batzarrean. Ondorioz, bi talde gehiago izango ditu saskibaloiko Europako txapelketa gorenak datorren denboraldian hasita.