Saskibaloia
'Turisten opor leku ofiziala'
NBAko partida bat Bilbon jokatuko da 2013. urtean
Erredakzioa
Akordioa asteazken honetan aurkeztu dute Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak, Iñaki Azkuna Bilboko alkateak, Richard Heaselgrave NBAko negozio garapeneko presidenteordeak eta BBVAko Vicente Mestrek.
NBAko partida bat jokatuko da Bilbon 2013. urtean, Bizkaiko Foro Aldundiak, Bilboko Udalak eta NBAk lortutako akordioaren ondorioz.
Gauzatutako akordioa asteazken honetan aurkeztuko dute Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak, Iñaki Azkuna Bilboko alkateak eta Richard Heaselgrave NBAko negozio garapeneko presidenteordeak. Hitzarmenean BBVAk ere hartu du parte, NBAren babesle nagusietakoa baita, eta Bizkaia AEBetako saskibaloi ligaren "turisten opor leku ofizial" izango dela jasotzen du idatziak.
Akordio horren haritik, Bilbo-Bizkaia munduko saskibaloi-ligarik onenaren destino turistiko ofizial bihurtu da, eta 2013an NBAren partida bat bertan jokatzea bermatu da.