Itxi

Saskibaloia

DIA Liga

Lointek Gernika eta IDK Gipuzkoa, finalerdien bila

eitb.eus

Talde bizkaitarrak Valentzia izango du aurkari Malosten, eta gipuzkoarrek Cadi La Seuren kontra jokatuko dute Lleidan. Bi partidak, 20:00etan hasiko dira.

  • Lointek Gernika. Argazkia: EiTB

    Lointek Gernika. Argazkia: EiTB

IDK Gipuzkoak eta Lointek Gernikak DIA Ligako paly-offetako finalerdietarako txartela eskuratzea dute helburu, gaur jokatuko dituzten final-laurdenetako hirugarren partidetan.

Lointek Gernikak Malosten jokatuko du Valentziaren aurka. Talde bizkaitarrak, galdu egin zuen etxean jokatu zuen final-laurdenetako lehen partida, eta garaipena lortu zuen Valentzian jokatutako kanporaketako bigarren neurketan. Asteazken honetako norgehiagoka 20:00etan hasiko da.

Bestalde, IDK Gipuzkoak Cadi La Seu izango du aurkari. Lleidan jokatu zen kanporaketako lehen neurketa galdu egin zuen talde gipuzkoarrak, eta igandean garaipena lortu zuen bigarren partidan, Donostian. Hirugarren norgehiagoka Lleidan jokatuko da, 20:00etan.