Saskibaloia
Deialdia
Euskal Selekzioak Barakaldo Hiria txapelketa jokatuko du
Erredakzioa
Euskal Saskibaloi Federazioak deialdi ofiziala aurkeztu du. Bertan, Lehen Mailako 8 jokalari eta, hurrengo denboraldian maila horretan debuta egingo duten, beste 4 deitu ditu.
-
XI Barakaldo Hiriaren kartela. Argazkia: @bizkaiabasket
¿Euskal selekzioak XI. Barakaldo Hiria txapelketa jokatuko du, uztailak 6 eta 7 bitartean. Euskal Saskibaloi Federazioak torneorako deialdi ofiziala jada aurkeztu du.
Hautatzaileak Emakumezkoen Ligako 8 jokalari eta, hurrengo denboraldian maila gorenean debuta egingo duten, beste 4 jokalari deitu ditu, Barakaldoko txapelketarako.
Deialdia
Antolatzaileak: Itziar Ariztimuño (Lointek Gernika), Izaskun Garcia (RPK Araski) eta Lara Gonzalez (IDK Gipuzkoa).
Eskoltak: Sara Iparragirre (IDK Gipuzkoa) eta Cristina Molinuevo (RPK Araski).
Hegalekoak: Naiara Diez (Lointek Gernika) eta Laura Arroyo (GDKO Ibaizabal).
Hegal-Pibotak: Itsaso Conde (Aros Patatas Hijolusa) eta Gracia Alonso de Armiño (CU Real Canoe).
Pibotak: Maria Erauncetamurgil (IDK Gipuzkoa), Laura Pardo (RPK Araski) eta Yaiza Lazaro (GDKO Ibaizabal).
Hautatzailea: Mario Lopez.