Itxi

Saskibaloia

Superkopa 2019

Bartzelona-Valentzia eta Real Madril-Fuenlabrada, finalerdietan

Agentziak | Erredakzioa

Madrileko WiZink Centerren jokatuko da aurtengo Endesa Superkopa hilaren 21ean eta 22an.

  • Real Madril, iazko Endesa Ligako txapelduna

    Real Madril, iazko Endesa Ligako txapelduna

Saskibaloiko lehen txapelketa ofiziala Endesako Superkopa izango da irailaren 21ean eta 22an, euskal ordezkaririk gabe.

Real Madrilek azken Ligako txapeldun bezala hartuko du parte; Bartzelona Kopako garaile izan zelako; Valentziak Eurokopa irabazi zuelako eta Fuenlabrada antolatzaile gisa delako.

Gaur egin da zozketa eta horrela geratu dira finalerdiak:

Irailak 21, larunbata

Bartzelona-Valentzia (18.30)

Real Madril-Montakit Fuenlabrada (21.00)

Irailak 22, igandea

Finala (19.00)