Itxi

2019/09/23

20:04

Saskibaloia

Eurokopa

Lointek Gernikaren Eurokopako etxeko partidak, EiTBn

eitb.eus

Bizkaitarrak Europan lehiatuko dira hirugarren denboraldiz jarraian, eta Malosten jokatuko dituzten neurketak ETBn eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira.

  • Lointek Gernika

    Lointek Gernika

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Lointek Gernikak Eurokopa (EuroCup) txapelketa jokatuko du aurten ere, eta dagoeneko hirugarren urtea da jarraian lehiaketa horretan parte hartuko duena.

Mario Lopezek entrenatzen duen taldea F multzoan dago murgilduta, eta bertan Perfumerias Avenida (Espainia), Uni Györ (Hungaria) eta Olivais FC (Portugal) taldeak izango ditu aurrez aurre.

Urriaren 17an ekingo diote gernikarrek lehendabiziko partidari Perfumerias Avenidas taldearen etxean, hain zuzen ere. Salamancakoak Eurokopan izango dira aurten, 13 denboraldi jarraian Euroligan lehiatzen egon ostean.

Aurreko denboraldian gertatu legez, EiTBk zuzenean eskainiko ditu Lointek Gernikak etxeko talde gisa Eurokopan jokatuko dituen neurketa guztiak, ETBn eta eitb.eus-en ikusi ahal izango baitira.

Horrenbestez, urriaren 23an (20:00), txapelketako bigarren jardunaldian, ikusi ahalko da Lointekek Malosten jokatuko duen lehendabiziko neurketa, eta Hungariako Uni Györ taldearen aurka izango da.

Geroago helduko dira Perfumerias Avenida (azaroak 7) eta Olivais (abenduak 5) taldeen kontrako norgehiagokak, horiek ere EiTBn ikusi ahal izango direnak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;