Itxi

Saskibaloia

3. jardunaldia

Gaur Emakumezkoen Ligako beste jardunaldi bat jokatuko da

eitb.eus

IDK Gipuzkoa, Gernika Bizkaia eta RPK Araski taldeek etxean jokatuko dute ligako hirugarren jardunaldian. 19:30ean, zuzenean eitb.eus-en, Araski-Valentzia Basket partida.

  • Araskik eta IDK Gipuzkoak etxean jokatzen dute

    Araskik eta IDK Gipuzkoak etxean jokatzen dute

Emakumezkoen Ligako hirugarren jardunaldia jokatuko da gaur.

IDK Gipuzkoak ez du garaipenik lortu orain arte jokatutako bi neurketetan eta aurrean aurkari gogorra izango du, Uni Girona. Beste alde batetik, Gernika Bizkaia eta RPK Araski taldeek Los Adelantados eta Valentzia Basketen kontra jokatuko dute, hurrenez hurren. Biek etxean dute hitzordua, eta euren zaleen aurrean garaipena bilatuko dute.

3. jardunaldiko partidak

Urriak 9, asteazkena

19:30 IDK Gipuzkoa - Uni Girona
19:30 RPK Araski - Valentzia Basket
20:00 Gernika Bizkaia - Los Adelantados
20:30 Al-Qazeres - Mann-Filter
20:30 Ensino - Quesos El Pastor
20:30 Perfumerias Avenida - Bembibre
20:45 Campus Promete - Cadi La Seu

2. jardunaldiko emaitzak

Al-Qazeres 59-55 IDK Gipuzkoa
Mann-Filter 48-68 Gernika
Adelantados 57-84 Per. Avenida
Bembibre 52-56 C. Promete
Cadi La Seu 61-59 RPK Araski
Valencia 95-49 Ensino
Q. El Pastor 31-65 Girona