Itxi

Saskibaloia

2020ko Errege Kopa

Malagako Koparako abonuak hilaren 18an jarriko dira salmentan

Agentziak | Erredakzioa

Lehiaketa otsailaren 13tik 16ra bitartean jokatuko da eta salneurriak 150 eta 650 eurotan izango dira.

  • Baskonia vs Bilbao Basket

    Baskonia vs Bilbao Basket

2020ko saskibaloiko Errege Kopa otsailaren 13 eta 16 bitartean jokatuko da Malagan.

Lehiaketa ikusi ahal izateko abonuak jarriko dira salgai azaroaren 18an goizeko 12:00etatik aurrera ACBko web orrian. Bertan, Martin Carpena pabiloian jokatuko den Errege Kopa ikusteko abonuak erosi ahal izango dira 150 eta 650 euro bitartean. Guztira zazpi partida ikusteko aukera ematen ditu abonu horrek.

Erosketa egiteko lehen fase hori zale guztientzako da, ondoren, sailkatutako taldeen izenak jakin bezain pronto, bigarren fase bat jarriko da martxan.