Itxi

Saskibaloia

EUROKOPA

Zuzenean: Minsk vs Lointek Gernika

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Tsmoki-Minskel Bielorrusiako taldea du aurkari Eurokopako kanporaketetan, 13:00etatik aurrera.

  • Lointek Gernikako jokalariak Minskeko Falcon Club kantxan.

    Lointek Gernikako jokalariak Minskeko Falcon Club kantxan. Argazkia: Lointek Gernika

Lointek Gernika Bizkaiak Eurokopako final-zortzirenetara sailkatzeko bidean lehen urratsa eman nahi du gaur, Bielorrusiako Tsmoki-Minskel taldearen aurka jokatu behar duen kanporaketako joanekoan.

Norgehiagoka Minsken (Bielorrusiako hiriburua) jokatuko da Euskal Herriko 13:00etatik aurrera.

Mario Lopezek zuzentzen duten taldeak bigarren tokian bukatu zuen multzoen faseko ligaxkan, Salamancako Perfumerias Avenida ahalguztidunak eskuratu baitzuen lehen postua. Ondorioz, gernikarrei multzoen fase horretan hirugarren bukatu zutenen arteko talde onenetako bat egokitu zaio oraingo kanporaketan.

Izan ere, Tsmoki-Minskel Turkiako Hatay BB eta Errusiako WBC Enisey taldeen atzetik amaitu zuen; hori bai, hiruren arteko neurketak oso lehia parekatuak izan ziren.

Bizkaitarrek arreta berezia jarri beharko dute Minskeko taldeak dituen hiru atzerritarrengan, hau da, Bartakova joko-antolatzaile txekiarrarengan zein Rachel Theriot eta Oderah Chidom pibot eta eskolta estatubatuarrengan.

Aipatu hirurekin batera Viktoryia Hasper pibot beteranoak (16 puntu partidako) eta Ala Murauskaya hegalekoak dira taldeko ardura daramatenak. Minskekoen ezaugarri nagusiena kanpoko jaurtiketa da, baita jokalari gutxiz osatutako taldea dela ere, orain arte zortzi jokalarik besterik ez baitute jokatu.

Bueltako partida urtarrilaren 9an izango da, Gernikako Maloste kiroldegian, eta EiTBk zuzenean eskainiko du lehia hori.