Itxi

Saskibaloia

Erreginaren Kopa

Araski finalerdietan sartu da, Gernika Bizkaiari luzapenean irabazita (80-83)

eitb.eus

Bi euskal taldeek partida ederra jokatu dute Salamancan. Bizkiatarrek garaipena eskura izan dute azken arauzko denborako azken segundoetan baina gasteiztarre luzapena behartu eta irabazi dute.

  • Araskiko jokalariak, garaipena ospatzen

    Araskiko jokalariak, garaipena ospatzen. ETBko emanalditik ateratako irudia.

Araskik Erreginaren Kopako finalediak jokatuko ditu, Gernika Bizkaia final-laurdenetan 80 eta 83 kanporatu ostean.

Arabarrak aurretik izan dira markagailuan ia partida osoan, eta lehen laurdena 10 eta 17 amaitu dute. Bigarrenean, alde horrek gor ein du 11 puntura iritsi arte, arabarrak erasoan ondo aritu direlako. Baina Gernikarrek ez dute bere azken hitza esan.

Horrela, 30 eta 41eko emaitzarekin iritsi dira atsedenaldira.

Hirugarren laurdenean gauzak ez dira asko aldatu. Gasteiztarrek aldeari eutsi diote, bizkaitarrak erasoan jo eta ke aritu diren arren. Hirugarren laurdenean 50 eta 58 gailendu dira.

Azken laurdenean, gernikarrek erritmoa igo dute eta markagailua irauli dute: 62 eta 59 jarri dira aurretik, lehen aldiz, partidako lehen minutuetatik.

Azken txanpan, markagailuan gora eta behera aritu dira, alde nabarmenik zabaldu gabe, eta Gernikak irabazteko dena alde izan duenean, Araskik partida berdindu du eta luzapena behartu dute (75-75).

Araskik azken segundoetan egindako hirukoak erabaki du partida, eta arabarrek finalerdiak jokatuko dituzte (80-83).