Itxi

Saskibaloia

Bideokonferentzia

Endesa Ligako etorkizuna aztertzeko bilduko dira gaur ACBko 18 kublak

eitb.eus

Bilera arratsaldeko 17:00etan izango da eta amaitzean bertan gertatutakoaren berri emango dute.

  • Shengelia, Baskoniako jokalaria

    Shengelia, Baskoniako jokalaria

Koronabirusak Endesa Liga ere eten egin zuen aurreko astean. Orain, saskibaloiko Ligako etorkizuna aztertzeko ACBko 18 kublak arratsaldean bilduko dira bideokonferentzia batean.

Bilera 17:00etan hasiko da eta talde bakoitzak ligaren etorkizunaren inguruan bere ikuspuntua adierazteko aukera izango du. Egun, 23 jardunaldi jokatu dira (34 dira guztira) eta Bartzelona da sailkapeneko liderra, Real Madrilek baino garaipen bat gehiago du.

Bi euskal taldeak playoffetako postuetan dira, Retabet Bilbao Basket bosgarren da era  Kirolbet Baskonia zortzigarren.

Bilera amaitzean bertan gertatutakoaren berri emango dute.