Saskibaloia
Saskibaloia
Argentina B-Euskadi (75-59): Lasoren mutilen partida kaskarra
Erredakzioa
Erasoan motel eta asmatu gabe ibili dira euskaldunak. Zuri-urdinek sasoi onean daudela erakutsi dute eta partidak ez du kolorerik izan.
Porrot batekin hasi du Euskadiko selekzioak Argentinako bira (75-59). Argentinako bigarren taldea izan dute aurkari lehen norgehiagokan eta Lasoren mutilek erritmo falta gehiegi somatu dute.
Partida markagailuan atzetik hasi du Euskadik eta zuri-urdinek abantaila polita hartu dute atsedenaldirako (47-34). Hirugarren laurdenean euskaldunek arazo ugari izan dituzte erasoan asmatzeko eta Argentinako defentsak min handia egin die Lasoren mutilei (65-40). Azken laurdenean Urko Otegik gidatu du taldea eta Euskadik itxura hobeagoarekin bukatu du partida.