Saskibaloia
Eurobasket 2011
Portugal-Espainia, (73-87): Garaipen erraza ondo jokatu gabe
Erredakzioa
Scariolok zuzentzen duen taldeak ez du sufritu, baina Pau Gasol eta Navarro 20 minutuz kantxan egotea behar izan du.
-
Espainiak 73-87 irabazi dio Portugali. Argazkia: EFE
Hasieratik amaierara Espainia nagusi izan zen. Konkretuki hirugarren minututik aurrera, ordura arte Portugal aurretik egon baitzen 5-6ko emaitzarekin. Portugalek, ordea, ez zuen asko iraun defentsan sendo egoten eta beherakada eduki zuen. Orduan Espainiak aldeak areagotu zituen eta garaipena lortu zuen 14 puntugatik (73-87).
Fitxa teknikoa:
73 - Portugal (16+20+16+21): Da Silva (2), Andrade (11), Evora (6), Miranda (13), Santos (9) –hasierako taldea-, Tavares (17), Costa (3), Minhava (2), Fonseca (4), Silva eta Gonçalves (6).
87 - Espainia (26+27+24+10): Pau Gasol (20), Rudy (9), Navarro (17), Calderon (7), Marc Gasol (10) –hasierako taldea-, Reyes (10), San Emeterio (1), Ricky (5), Ibaka (4), Claver, Llull (2) eta Sada (2).