Itxi

Saskibaloia

ENDESA LIGA

Bilbao Basket eta Baskonia, aurrez aurre gaur azken faseko lehenengo jardunaldian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Euskal derbia jokatuko da gaur Valentzian, 21:30ean, eta formatu berriak ez du hutsegiterik onartuko.

1:18
Fonteta

Hiru norgehiagokak abiatuko dute gaur, Valentzian, Endesa Ligako azken fasea, eta Kirolbet Baskonia eta RETAbet Bilbao Basket taldeen arteko euskal derbia izango da horietako bat, 21:30ean.

Bilbao Basketek fase erregularrean izan duen errendimendu harrigarria berretsi nahi du Valentzian. Bosgarren postuan zegoen, La Fontetan lehenengo aurkari izango duen  taldeak (Baskonia) baino bi garaipen gehiagorekin.

Gasteizko taldeak, ordea, denboraldi irregularra jokatu du. Semaj Christon galdu du Ameriketako Estatu Batuetara klubaren baimenik gabe joan ondoren, baina Luca Vildoza eta Jayson Granger berreskuratu ditu, lesioa gaindituta. Bestalde, Patricio Garino Gasteizen geratu da eta Youssoupha Fall taldekideekin joan da Valentziara, baina oinean arazo bat du eta ez dago argi jokatzeko moduan izango den.

Baskoniari Christonekin gertatu zitzaion bezala, Tyler Haws ere etxera (AEB) joan zen, familiarekin egotera, koronabirusaren pandemia hasi zenean, eta Bilbotik urrun dago. Bilbotarrek ezingo dute Jaylon Brown ere erabili, luzerako lesionatuta baitago.