Itxi

Saskibaloia

Ofiziala

Kutxabank Araskik ez du Eurokopa jokatuko

eitb.eus

Agiri baten bitartez jokatzeari uko egin behar diotela adierazi du talde gasteiztarrak.

  • Kutxabank Araski taldeko irudia

    Kutxabank Araski taldeko irudia

Kutxabank Araski taldeak euren web orrian jakinezari du datorren denboraldian ez dutela Eurokopa txapelketa jokatuko:

'Europako trenak itxaron beharko du. Espainiako Saskibaloi Federazioak e-mail baten bitartez FIBA Europan izena emateko informazio eta dokumentazioa bidali zigun. Kantxan lortutako eskubidea ligan bosgarren postua lortuta erdietsi genuen. Izena emateko eta erantzun ofizialerako azken eguna uztailaren 20a zen.

Egungo egoera aztertuta eta balorazio sakona eginda, Araskik pauso hau emateko momentua ez dela pentsatzen du eta indar guztiak 2020/2021 denboraldiko aurrekontuak betetzeko emango ditu.

Klubak instituzioen murrizketa garrantzitsuak izan ditu eta babesle berrien bila dago orain klubaren etorkizuna bermatzeko. Europan jokatzea Araskiko familiak duen ametsa da, baina arduratsu izan behar gara gaur egun dugun egoera ikusita'.