Saskibaloia
Eurobasketeko finala
Espainia-Frantzia: Scarioloren mutilek titulua eskuratu nahi dute
Erredakzioa
Espainiako eta Frantziako saskibaloiko selekzioak nor baino nor izango dira Lituaniako final handian. Partida 20:00etan izango da.
-
Argazkia: EFE
Espainiako eta Frantziako selekzioek jokatuko dute Lituaniako Eurobasketeko finala. NBAko Pau Gasol eta Tony Parker jokalariek gidatzen dituzten selekzioek titulua jokoan izango dute 20:00etatik aurrera. Bi taldeek euren nagusitasuna argi utzi dute txapelketan eta final beroa espero da. Espainiak Europako txapeldun izaten jarraitzea bilatuko du eta frantziarrek saskibaloian euren historiako lehen urrea lortu nahi dute.
Scarioloren taldeak 92-80 gainditu zuen Mazedonia finalerdiaetan Fernando Navarroren partida ikusgarriari esker. Frantziak 79-71 gainditu zuen Errusia finalerdietan. Aurreneko fasea bi taldeak aurrez aurre izan ziren eta gorriek 69-96 irabazi zuten.