Itxi

Saskibaloia

HEriotza

Michael Ojo pibot nigeriarra hil da, 27 urte zituela

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Izar Gorriko jokalari ohia bihotzekoak jota zendu da entrenatzen ari zela. Gaur egun talderik gabe zegoen.

0:51
Michael Ojo

Michael Ojo pibot nigeriarra (Lagos, 1993), Izar Gorriko jokalari ohia, ostiral honetan hil da Belgraden, 27 urte zituela, bihotzekoak jota, Blic egunkari serbiarrak bere bertsio digitalean jakitera eman duenez.

Jokalaria larrialdi zentro batera eraman dute hura artatzeko, baina medikuek ez dute suspertzerik lortu.

Pibot nigeriarra 2017an iritsi zen Serbiara, Belgradeko FMP taldera, hain zuzen ere, Ameriketako Estatu Batuetan jokatu ostean. Hurrengo urtean Izar Gorriak fitxatu zuen, eta bi urte eman zituen bertan.

Talde horrekin ABA eskualdeko ligako superkopa irabazi zuen, baita Serbiako liga eta ABA liga ere 2019an.