Itxi

Saskibaloia

Entrenamenduetara itzulera

Araskik aurre-denboraldiari ekin dio berriro, PCR negatiboen ostean

Agtentziak | Erredakzioa

Entrenamenduak ostiralean eten zituzten lehen taldekoan balizko positibo bat antzeman ostean.

  • Araskiko jokalari bat, partida batean

    Araskiko jokalari bat, partida batean. Argazkia: Efe.

Emakumezkoen Ligako Araski taldeak aurre-denboraldiari berriro ekingo diola iragarri du igande honetan, PCR proba guztiek negatibo eman dutela ikusita.

Ostiralean, klubak aurre-denboraldiko entrenamenduak etetea erabaki zuen lehen taldean balizko koronabirus positibo bat antzeman ostean.

Jokalariari larunbatean egindako probek emaitza negatiboa eman dute eta, ondorioz, klubak ohiko jarduera berrabiatzea erabaki du osasun agintarien eta euskal federazioaren protokoloari jarraituta.