Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Koronabirusa

Tourrak lasterketatik kanpo utziko ditu bi koronabirus positibo dituzten taldeak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Neurriak txirrindulariei zein taldeko gainerako kideei eragingo die.

  • Team Ineos

    Ineos taldea. Argazkia: EFE

COVID-19 gaitzarekin kutsatutako bi positibo dituzten taldeak Frantziako Tourretik kanpo geratuko dira, hilaren 29an Nizan hasiko den probarako antolakuntzak osasun segurtasunaren arloan prestatu duen dokumentu baten arabera.

Tourrak zehaztu duenez, "talde bereko bi pertsonak edo gehiagok COVID-19 gaitzean positibo eman badute edota sintoma susmagarriak badituzte, lasterketatik kanpo geratuko dira".

Lasterketako bozeramaile batek Efe agentziari adierazi dionez, aipatu bi kasuak zazpi egunen buruan atzematen direnean aplikatuko da kanporatzea; horrez gain, neurriak txirrindulariei eta taldeko langileei eragingo die.

Taldeei bidalitako dokumentuaren arabera, 15 pertsonaz osatutako COVID lantalde bat egongo da Tourreko hiru asteetan, baita laborategi mugikor bat ere, "emaitzak gehienez bi orduko epean izateko".

Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak (UCI) duela aste batzuk zehaztu zuenez, txirrindulariak bi aldiz kontrolatuko dituzte lasterketaren aurretik (sei eta hiru egun lehenago), eta, ondoren, atseden egun bietan.