Itxi

Saskibaloia

20/21ko Endesa Liga

Baskoniak eta GBCk etxean ekingo diote denboraldiari; Bilbao Basketek, kanpoan

eitb.eus

Egungo txapeldunek Valentzia Basketen bisita izango dute, gipuzkoarrek Real Madril izango dute aurkari eta bizkaitarrek Kanaria Handira bidaiatu beharko dute.

  • Endesa Ligako saskibaloi baloia.

    Endesa Ligako saskibaloi baloia. Argazkia: EFE

Endesa Ligako egutegia. Txapelketa irailaren 19an, larunbatean, abiatuko da lau partidarekin. Horietako bitan euskal taldeak izango dira protagonista, Bilbao Basketek eta Gipuzkoa Basketek jokatuko baitute. Gipuzkoarrek, ACB Ligara itzuli ostean, Pablo Lasoren Real Madril hartuko dute etxean. Bestalde, Alex Mumbruk zuzentzen duen taldea Kanaria Handira joango da Herbalifen aurka jokatzeko. Partidak 20:45ean hasiko dira.

Hurrengo egunean, irailaren 20an, Baskoniaren txanda izango da. Bartzelona 67-69 mendean hartu eta hamar urteren buruan ligako lehen titulua lortu ostean, Dusko Ivanovicen mutilek etxean ekingo diote txapelaren defentsari, Valentzia Basketen aurka.

ENDESA LIGAKO 1. JARDUNALDIA

Irailak 19, larunbata
(18:00) Monbus Obradoiro – Fuenlabrada
(18:00) Joventut – Unicaja
(20:45) Herbalife Kanaria Handia – Retabet Bilbao Basket
(20:45) Delteco GBC – Real Madril

Irailak 20, igandea
(12:30) Movistar Estudiantes – Baxi Manresa
(13:00) Iberostar Tenerife – Casademont Zaragoza
(17:00) Morabanc Andorra – UCAM Murcia
(18:30) TD Systems Baskonia – Valentzia Basket
(20:00) Barça – San Pablo Burgos

Atseden hartzen duen taldea: Coosur Real Betis