Itxi

Saskibaloia

Endesa Ligako Superkopa

Lointek Gernika vs Valentzia, zuzenean, EiTBn

eitb.eus

Bizkaitarren eta valentziarren arteko neurketa zuzenean eskainiko da, 19:00etan, ETB4n eta eitb.eus-en.

  • Lointek Gernika, prest Superkopa jokatzeko

    Lointek Gernika, prest Superkopa jokatzeko

Asteburu honetan, emakumeen Endesa Ligako Superkopa jokatuko da. Bilboko Bizkaia Arenak hartuko du txapelketa, edukiera murriztuta: gehienez ere 600 pertsona sartu ahalko dira harmailetan.

Lauko final honetan, Lointek Gernika Bizkaia, Valentzia Basket, Spar Girona eta Perfumerias Avenida taldeek hartuko dute parte.

Lointek Gernika Bizkaia euskal ordezkariak lehen finalerdia jokatuko du Valentzia taldearen kontra, larunbatean, 19:00etan, eta neurketa zuzenean izango da ikusgai ETB4n eta eitb.eus-en. Beste finalerdia Spar Girona eta Perfumerias Avenida taldeek jokatuko dute, 21:00etan.

Gernikako taldea finalerako sailkatzen bada, finala ere izango da ikusgai zuzenean, igandean, 21:00etan.

EGUTEGIA

Irailak 12, larunbata

Finalerdiak

19:00 LOINTEK GERNIKA BIZKAIA – VALENTZIA BASKET

21:00 SPAR GIRONA – PERFUMERIAS AVENIDA

Irailak 13, igandea

Finala

21:00 1. finalerdiko irabazlea – 2. finalerdiko irabazlea