Saskibaloia
Bilbao Arenan
Gernika, Endesa Superkopako txapeldunordea
eitb.eus
Perfumerias Avenidak irabazi zion finala Lointek Gernikari (50-66) Bilbao Arenan igandean jokatuko partidan.
-
Lointek Gernika, txapeldunordea. EFE
Perfumerias Avenida taldeak bere bederatzigarren Superkopa erdietsi zuen Lointek Gernika Bizkaiari irabazita (50-66) Bilbao Arenan igandean jokatuko finalean.
Roberto Iñiguezen taldeak ez zuen erraza izan, batez ere lehen bi laurdenetan. Bizkaitarrek ondo egin zuten lehen zatian, baina minutuak aurrera joan ahala Salamancako taldeak bere kalitatea eta errekurtso guztiak atera zituen neurketa bideratzeko.
Lehen laurdena 15na amaitu zen, joko oso parekatua eta Gernikak baloi guztiak borrokatzen zituen, horri esker atsedenaldira Mario Lopezen taldeak partidan egotea lortu zuen (31-32).
Hirugarren laurdenean gauzak aldatzen hasi ziren, kanpoko jaurtiketetan asmatzen hasi ziren Perfumerias Avenidako jokalariak eta defentsa zorrotz bati esker 0-13ko partziala erdietsi zuten neurketa erabat apurtzeko (31-45). Azken laurdenean abantaila mantendu zuten Salamancakoek Superkopa berriro irabazteko.
ESKERRIK ASKO ¿¿¿ pic.twitter.com/chv8JfZHCb
— Lointek Gernika Bizkaia (@GKesb) September 13, 2020