Itxi

Baskonia

EUROLIGA

Baskoniak garaipen garrantzitsua lortu du Olympiacosen kontra (76-90)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ivanovicen jokalariek erraztasunez irabazi diete greziarrei eta lehen zortzi postuetara gerturatu dira.

  • Baskoniako jokalariak partida irabazi ondoren

    Baskoniako jokalariak partida irabazi ondoren. Argazkia: EFE

TD Systems Baskoniak erraztasunez gainditu du Olympiacos (76-90). Erritmo ona berreskuratu du eta lehen zortzi postuetara gerturatu da. Hirugarren laurdenean izan ezik, hobe jokatu dute gasteiztarrek.

Astelehenean Zenit San Petersburgoren aurka galdu ondoren, Ivanovicen jokalariek garaipena lortu dute. Greziarren garaipen kopuru bera dute, eta orain zonalde trabatu batean daude, lehenengo zortzi postuetan egoteko lehian.

Pireon bertsio ona eman dute gasteiztarrek, Fallek bereziki, oso ondo jokatu du. Polonararentzat ere gau handia izan da.

Greziarren aukera Printezisekin iritsi da, Spanoulis sartu denean. Hala ere, etxekoen izarra ez da ondo ibili. Taldeak bi aste zeramatzan jokatu gabe eta hainbat baja zituen.

Azken laurdenaren hasieran, Olympiacos lau puntura jarri da, baina Baskoniak ondo defendatu du eta azkenean, garaipen garrantzitsua lortu du, Dragic (18), Henry (17 puntu), Peters (16) eta Polonarari (14) esker batez ere.

Fitxa teknikoa:

76 - Olympiacos (15+16+27+18): Sloukas (15), Koniaris (-), Papanikolaou (7), Printezis (15) eta Martin (12) -hasierako bostekoa-; Jenkins (2), Larentzakis (6), Spanoulis (7), McKissic (12).

90 - TD Systems Baskonia (23+24+20+23): Henry (17), Vildoza (6), Giedraitis (6), Polonara (14) eta Fall (7) -hasierako bostekoa-; Jekiri (6), Dragic (18), Peters (16).

Epaileak: Belosevic, Radovic eta Bissang. Kanporaketarik gabe.