Saskibaloia
Martxoaren 4tik 7ra
IDK Euskotren Erreginaren Kopan izango da, Lointek Gernikarekin batera
eitb.eus
Gipuzkoarrek txapelketa jokatzeko txartela lortu dute ligako lehen itzuliko azken partidan etxean Valentzia Basketen aurka 64-58 galdu arren.
-
IDK Euskotreneko jokalariak, sailkapena ospatzen. Argazkia: @ibaetabasket
Lointek Gernika eta IDK Euskotren euskal taldeak 2021eko Erreginaren Kopa jokatuko dute beste sei talderekin batera. Lehiaketa martxoaren 4tik 7ra jokatuko da, baina lekua oraindik erabakitzeke dago.
Bizkaitarrak aurretik sailkatuta zeuden eta gipuzkoarrek, berriz, larunbat honetan lortu dute txartela, etxean Valentzia Basket taldearen aurka galdu arren.
Erreginaren Kopa jokatuko duten zortzi taldeen artean Perfumerias Avenida egungo txapelduna eta faborito nagusia dago.
SAILKATUTAKO TALDEAK
1 PERFUMERIAS AVENIDA
2 VALENTZIA BASKET
3 SPAR GIRONA
4 LOINTEK GERNIKA
5 MOVISTAR ESTUDIANTES
6 CIUDAD DE LA LAGUNA CANARIAS
7 IDK EUSKOTREN
8 DURAN MAQUINARIA ENSINO