Saskibaloia
2014. urtean
Bizkaiak hitzarmena onartu du Bilbo Mundobasketeko egoitza izan dadin
ERREDAKZIOA
Ekonomia eta Ogasuneko batzordeak Foru Aldundia eta Bilboko udala, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Saskibaloi Federakuntzaren arteko hitzarmena onartu du.
-
Saskibaloia. Argazkia: EFE.
Bizkaiko Batzar Nagusiak, Bilduren ezezko botoarekin, Bilbo 2014. urtean saskibaloiko munduko txapelketako egoitza izateko hitzarmena onartu du.
Ekonomia eta Ogasuneko batzordeak, EAJ-PNV, PSE-EE eta PPren aldeko botoekin Foru Aldundia eta Bilboko udala, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Saskibaloi Federakuntzaren arteko hitzarmena onartu du, Bilbo munduko txapelketako egoitza izan dadin.
Bilduk komunikatu batean azaldu duenez ezezko botoa eman dute, beraien iritziz, euskal erakunedeek ez dutelako euskal selekzioek parte hartzen ez duen kirol ekitaldirik finantzatu behar.