Saskibaloia
Txapelketaren 10. urteurrena
Moskuk hartuko du Eurocupeko Lauko Finala
Erredakzioa
2012ko apirilaren 14an eta 15ean jokatuko da, Khimki taldearen zelaian.
-
Valencia Basket, artxibozko irudia. Argazkia: EFE
Euroligak ostegun honetan adierazi duenez, Eurocupeko hurrengo Lauko Finala Errusian egingo dute, Moskun, Khimkiren zelaian, 2012ko apirilaren 14an eta 15ean. Larunbatean finalerdiak jokatuko dira eta igandean garailea nor izango den jakingo da. Gainera, irabazten duenak, kopa altxatzeaz gain, Euroligarako zuzeneko txartela eskuratuko du.
Valentzia eta Kanaria Handia dira Europako lehiaketan parte hartzen ari diren Espainiako talde bakarrak eta txapelketa irabazteko helburua dute biek.