Itxi

Saskibaloia

'Lock-out'aren bukaera

NBA abenduaren 25ean hasi daiteke

ERREDAKZIOA

NBAko jabeak eta jokalarien ordezkariak adostasun-printzipio batera heldu dira eta bost hilabete dirauen itxiera patronala laster bukatu daiteke.

  • Billy Hunter, NBAko jokalarien elkarteko zuzendari exekutiboa. Argazkia: EFE.

    Billy Hunter, NBAko jokalarien elkarteko zuzendari exekutiboa. Argazkia: EFE.

Goizeko 03:00etan aurreakordio batera heldu dira ligako ordezkariak eta jokalariak, 16 ordu bilduta egon eta gero. Punturik eztabaidatuena arlo ekonomikoarena izan da. Diru-sarreren %50eko banaketa adostu dute eta orain, bi parteek oniritzia eman beharko dute.

David Stern, ligako komisarioa, Billy Hunter, jokalarien elkarteko zuzendari exekutiboa eta Derek Fisher, presidentea, New Yorken bildu dira.

Negoziazioa bukatzerakoan, Stern baikor agertu da eta liga abenduaren 25ean hasi daitekeela adierazi du. Komisarioak esan du, taldeetako jabeek baiezko botoa emanez gero, fitxaketa garaia eta entrenamenduak abenduaren 9an hasi daitezkeela.

Jokalarien sindikatua azaroaren 14ean disolbatu zen eta monopolioaren kontrako demanta bat aurkeztu zuten NBAren kontra. Azken auzi hau jokalariek konpondu beharko dute akordioa berretsi aurretik.