Saskibaloia
Erokeria 'lockoutaren' ostean
Marc Gasol Grizzliesen geratuko da
Erredakzioa
Michael Heisley Memphisko taldeko buruak adierazi duenez, Kataluniako jokalariak milioi askoko kontratua sinatuko du.
-
Marc Gasol. Argazkia: EFE
Houston Rockets Marc Gasol gabe geratu da, Michael Heisleyk, Grizzlieseko buruak, Kataluniako jokalariari milioi askoko kontratua eskainiko diola esan baitu. Heisleyren ustez, Texaseko taldearen eskaintza berdindu ez ezik hobetu ere egingo dute.
"Marcekin (Gasol) geratuko gara", adierazi du Heisleyk. "Ezin dugu joaten utzi, baina Marcen eta bere agentearen esku egongo da erabakia, beste taldeek egin ditzaketen eskaintzak onartu ahal ditugulako".
Azkenik, Grizzlies Gasolekin geratuko da, nahiz eta, horren ondorioz, taldeak gehienezko aurrekontuaren muga gainditu duen eta, hartara, hainbat salerosketa egin beharko dituen diru kontuak orekatzeko.