Saskibaloia
Denboraldi bat
Belen Arrojok eta Lointek Gernikak kontratua berritu dute
EITB Media
Jokalari internazionalaren hirugarren urtea izango da Gernikan.
-
Belen Arrojo. Argazkia: Lointek Gernika
Belen Arrojo jokalariak bere kontratua berritu egin du Lointek Gernika taldearekin eta ondorioz bere hirugarren denboraldia biziko du. Oso jokalari garrantzitsua izan da Mario Lopezentzat, beraz, alde guztiak pozik azaldu dira akordioarekin.
Arrojok 26 urte ditu, 1,88 metroko altuera eta Emakumezkoen Ligan 6,2 puntu sartu ditu batez beste eta 4,6 errebote hartu; Eurokopan, aldiz, 6,3 puntu eta 6.3 errebote.
Granadako hegalekoa pozik azaldu da, "oso erraza izan da kontratu berritzea, oso erosoa izan da dena. Lan ona egin da maila guztietan. Kluba ezberdina da, bakarra, familia bat bezala ikusten dut. Orain, hurrengo denboraldirako inportanteena Malosteko harmailen beroa berreskuratzea dela uste dut eta kirol arloan aurrera pausoak ematen jarraitzea".