Itxi

Saskibaloia

Ofiziala

Roselis Silva, Lointek Gernikaren bigarren fitxaketa

EITB Media

Iaz Embutidos Pajariel Bembibren aritu zen eta joko-antolatzailea da.

  • Roselis Silva. Argazkia: Lointek Gernika

    Roselis Silva. Argazkia: Lointek Gernika

Venezuelako Roselis Silvak taldea zuzenduko du antolatzaile postutik, esperientzia handia dauka urte asko daramatzalako Emakumezkoen Endesa Ligan talde ezberdinekin, iaz Embutidos Pajariel Bembibren aritu zen.

Funtzesko jokalaria izan zen Bierzoko taldeak beste urte batez lehen mailan jarraitzeko, bataz beste 9,6 puntu, 5,7 errebote, 3,8 asistentzia eta 2,5 lapurtutako baloi lortu zituen guztira 15 puntuko balorazioa. Fitxaketa berri honekin talde gernikarrak dagoeneko 9 jokalari ditu Belen Arrojo, Roso Buch, Itziar Ariztimuño, Marge Roundtree, Paula Ginzo, Angie Bjorklund eta Marta Alberdiren berritzeekin eta Roselis Silva eta Melisa Brcaninovicen etorrerarekin.

Esperientzia handiko jokalaria da Roselis Silva. Lointek Gernika Bizkaiaren ezaugarriekin bat dator. "Oso pozik gaude Roselisen etorrerarekin. Esperientzia handia dauka ligan, lotsabakoa da, defentsan bikaina bere esku arinei esker eta ez da inoiz geldi egoten kantxan dagoen une bakoitzean. Erasoari dagokionez, norgehiagokaren arabera bere abileziak moldatzen ditu, batzuetan motelago eta beste batzuetan kontraerasoa bilatuz. Horrez gain, blokeo zuzenaren bidez abantaila asko aurkitzen dituen jokalaria da, bai asistentziak banatzeko orduan baita bere puntuak sartzeko ere", adierazi du Mario Lopez entrenatzaileak.