Saskibaloia
ACB Kopa
Real Madril-Banca Civica, bigarren finalerdia
Erredakzioa
Pablo Lasoren gizonek hasieran uste baino gehiago sufritu dute Kopako finalerdietarako txartela eskuratzeko (75-66).
-
Real Madril. garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Fitxa teknikoa:
75 - Real Madril (15+20+20+20): Llull (8), Singler (7), Suarez (-), Mirotic (7), Begic (2) -hasierako bostekoa-, Carroll (8), Tomic (6), Reyes (17), Pocius (3), S. Rodriguez (4) eta Velickovic (13).
66 - Baloncesto Fuenlabrada (16+15+22+13): Colom (12), Laviña (6), Blanco (6), Mainoldi (13), Hall (6) -hasierako bostekoa- Cortaberria (3), Penney (12), Diouf (4), Sanchez (2), Vega (-), Muñoz (2) eta Laso (-).
Real Madrilek kostata gainditu du Fuenlabrada Kopako final-laurdenetako partidan (75-66). Uste baino gehiago sufritu dute Lasoren gizonek, baina finalerdietarako txartela lortu dute eta Banca Civicaren aurka neurtu beharko dituzte indarrak (larunbatean, 20:30ean).
Duela astebete, ligako norgehiagokan, erraz gainditu zuten zuriek Sevillano Banca Civica (63-98). Ikusteke dago Kopan nork irabaziko duen. Aurreneko finalerdietan Caja Laboral eta Regal Bartzelona izango dira aurrez aurre.