Itxi

Saskibaloia

ACB

Garaipena Baskoniarentzat eta Lagun Arorentzat, porrota Gescrapentzat

Erredakzioa

Baskoniak 75-65 gainditu du CAI Zaragoza Buesa Arenan eta Gipuzkoa Basketek ezustekoa eman du Malagan Unicaja, 81-89 gaindituta. Bilbao Basketek Joventututen aurka 91-67 galdu du.

  • Baskonia-CAI. Argazkia: EFE

    Baskonia-CAI. Argazkia: EFE

Caja Laboral Baskoniak garaipen garrantzitsua eskuratu du Buesa Arenan CAI Zaragozaren aurka (75-65). Dusko Ivanovicen mutilak markagailuan goitik mantendu dira partida osoan zehar, baina azkenengo minutuetan Aragoiko taldeak erasoan sakatu egin du eta markagailua estutu egin da. Gasteizeko taldeak defentsan sakatu egin behar izan du Hettsheimer eta Cabezas gelditzeko eta garaipena Baskoniak eskuratu du. Lampe (21 puntu) eta Teletovic (20 puntu) izan dira neurketako protagonista nagusiak.

- Fitxa teknikoa:

75 - Caja Laboral (16+22+13+24): Prigioni (2), Oleson (2), San Emeterio (9), Teletovic (20), Lampe (21)-hasierako bostekoa-, Ribas (12), N. Bjelica (2), Heurtel, M. Bjelica (7).

65 - CAI Zaragoza (12+17+14+22): Cabezas (7), Almazan (1), Stefansson (6), Aguilar(9), Hettsheimeir (17)-hasierako bostekoa-, Archibald (5), Van Roosom (11), Toppert (9), Fonteta

Gescrap Bizkaiak jipoia hartu du Badalonan Joventuten aurka 91-67 galduta. Bilboko taldeak itxura kaskarra eman du kantxan eta Pooh Jeter antoaltzaileak nahi izan duena egin du erasoan. Hirugarren laurdenean Gescrapek markagailua iraultzeko abagunea izan du, baina Kataluniako taldeak gogor eutsi du garaipena lortzeko. Fischerren eta Grimauren bajak gehiegi nabaritu dituzte Katsikarisen mutilek.

- Fitxa teknikoa:

91. Fiatc Joventut (34+14+21+22): Jeter (20), Van Lacke (7), Obasohan (12), Llovet (12), Williams (13) –hasierako bostekoa-, Barton (9), Oliver (1), Baez (-), Norel (8), Jelinek (7) eta Trias (2).

67. Gescrap Bizkaia Bilbao (15+17+15+20): Jackson (6), Fisher (8), Vasileiadis (8), Banic (8), Samb (2) –hasierako bostekoa-, Mavroeidis (5), Mumbru (14), Hervelle (1), Lopez (5) eta Blums (10).

Lagun Aro GBC taldeak partida borobila jokatu du Martin Carpenan eta Unicaja 81-89 gainditu du. Sito Alonsoren mutilek bolada onarekin jarraitzen dute eta Malagan ezustekoa eman eta gero Unicajarekin batera 13 garaipenekin berdinduta dago sailkapen orokorrean. Pankok, Vidalek eta Baronek egindako lan bikainak eta lortutako puntuek erabakita utzi dute neurketa.

- Fitxa teknikoa:

81 - Unicaja (19+19+13+30): Rowland (15), Rodriguez (6), Abrines (15) Peric (10), Zoric (6)- hasierako bostekoa- Freeland (3), Payne (6), Valters (16), Lima (4).

89 - Lagun Aro GBC (19+15+28+27): Salgado (9), Panko (23), Vidal (13), Papamakarios (7), Betts (4)- hasierako bostekoa- Baron (21), Doblas (8), Lorant (4), Neto (0) eta Ogide (0).