Itxi

Saskibaloia

Baskonia

Sander Raiestek hilabete gehiago emango du bajan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Jokalariari ebakuntza egin zioten, eta emaitza ona izan du. Datozen lau asteetan prest egongo da.

  • Sander Raieste

    Sander Raieste. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

Sander Raieste Bitci Baskoniako jokalaria bajan egongo da beste hilabete batez, ezker belauneko arazoak konpontzeko ebakuntza bat egin ostean.

Jokalariari ebakuntza egin zioten, eta emaitza ona izan du. Datozen lau asteetan prest egongo da.

Alec Petersek bezala, estoniarrak ez du debuta egin denboraldi honetan, eta baliteke taldekidearen antzeko egunetan agertzea berriro, medikuek bi kasuetan erabiltzen dituzten epeen arabera.

Bi jokalariak baja izango dira ostiral honetan Moskuko CSKAren aurkako norgehiagokan, eta Matt Costello zalantza da talde errusiarra hartzeko.