Saskibaloia
La Roche Vendeeren aurka
Lointek Gernikak Eurokopako hurrengo fasera sailkatzeko aurrerapausoa eman nahi du
EITB Media
Bizkaiko taldeak H multzoko liderra den La Roche Vendeeren aurka jokatuko du Frantzian asteazkenean.
-
Lehen itzuliko Lointek Gernika - La Roche Vendee partidako irudia. Argazkia: @GKesb
Lointek Gernika Bizkaiak asteazkenean jokatuko du La Roche Vendeeren aurka Eurokopako multzoen faseko bosgarren jardunaldiko partida. Ezustekoa eman eta hurrengo fasera sailkatzeko aurrerapausoa eman nahi du Bizkaiko taldeak.
Laugarren jardunaldian Virtus Boloniaren aurka jasotako porrotak zaildu egin zion sailkatzeko bidea Gernika-Lumoko taldeari. Hala ere, bizkaitarrek euren eskuetan dute aurrera egitea. La Roche Vendee aurkari gogorra izango da, H multzoko liderra baita, orain arte jokatu dituen lau partidak irabazita.
Multzoko beste partidan, nor baino nor gehiago arituko dira garaipen bana eta hiruna porrot dituzten Virtus Bolonia eta Flammes Carolo taldeak.