Itxi

Saskibaloia

Erreginaren Kopa

IDK Euskotren eta Lointek Gernika, Koparen bila

EITB Media

Saskibaloiko Erreginaren Kopa Valentzian jokatuko da martxoaren 24a eta 27a artean. Perfumerias Avenida izango du aurkari IDK Gipuzkoak final-laurdenetan, ostegun honetan. Egun berean jokatuko du Lointek Gernika Bizkaiak, Cadi La Seuren kontra.

  • Erreginaren Kopa

    Erreginaren Kopako azken faseko koadroa. Argazkia: @CompeticionFEB

Saskibaloiko Erreginaren Kopa Valentzian jokatuko da martxoaren 24a eta 27a bitartean. IDK Euskotren eta Lointek Gernika Bizkaia izango dira titulua lortzeko lehian ariko diren euskal taldeak.

Perfumerias Avenida izango du aurkari IDK Euskotrenek final-laurdenetan, ostegun honetan (martxoak 24), 18:30ean. Donostiako taldea ezustekoa ematen saiatuko da faboritoa den Salamancako taldearen kontrako lehian.

Lointek Gernikak ere ostegunean jokatuko du Cadi La Seuren kontra, 21:30ean. Bolada txarrean da Gernika-Lumoko taldea; Endesa Ligako sailkapeneko 10. postuan dago. La Seu, aldiz, bosgarren da ligan.

Martxoaren 25ean, ostiralean, final-laurdenetako beste bi neurketa jokatuko dira: Spar Girona-Movistar Estudiantes eta Valentzia Basket-Casademont Zaragoza. Martxoaren 26an, larunbatean, finalerdiak izango dira, eta hilaren 28an, igandean, berriz, finala.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena