Saskibaloia
87-98
Vidorretaren Tenerifek bere bigarren Txapeldunen Liga irabazi du Bilbon
I. G. | EITB MEDIA
Bilboko entrenatzaileak zuzendutaako taldeak bere bigarren Europako titulua eskuratu du denboraldi bikain bat borobiltzeko.
-
Tenerife garaipena ospatzen. Irudia: EFE
Txus Vidorreta bilbotarraren Tenerifek 87-98 irabazi dio BAXI Manresari Bilbao Arenan jokatu den Txapeldunen Ligako finala, bigarren zati bikain bati esker.
Talde kanariarrak, 2017ko lehen edizioan txapelketa irabazi zuenak, bere bigarren titulu europarra eskuratu du denboraldi bikain bat borobiltzeko. Hirugarren laurdeneko 17-33ko emaitzak partida bideratu du.
Hasieratik, bi taldeak erasorako irrikaz zelairatu dira, Salin eta Moneke oso indartsu izan direlarik.
Aldageletatik igarotzeak ez dio onik egin Pedro Martinezen taldeari, Txus Vidorretak bere taldearen defentsa altxatzea lortu duen bitartean. Wiltjerrek eta Doornekampek bat egin dute Manresa atzean uzteko.
Kontinenteko lehen finalean, Bageskoak ez dira borrokatu gabe joan, baina ez da nahikoa izan garaipena lortzeko. Huertas (13 puntu eta 14 asistentzia) izan da partidako onena.
Bilbao Arena. Irudia: EFE