Saskibaloia
ENDESA LIGA
Irati Etxarri nafarrak Cadi La Seu taldea utziko du lau denboraldiren ostean
I. G. | EITB MEDIA
Denboraldi honetan Etxarrik 13,9 puntu, 8,2 errebote eta 16,1 balorazio-kreditu lortu ditu batez beste ligako fase erregularrean.
-
Irati Etxarri. Irudia: FEB
Irati Etxarrik, MVP nazional eta 2021-22 Emakumezkoen Endesa Ligako hegal-pibot onenak, Cadi La Seu taldea utziko du uda honetan, lau denboraldiren ondoren, Lleidako taldeak ostiral honetan bere webgunean argitaratutako mezu batean iragarri duenez.
"Argiak eta laburrak izan gaitezen, ez da egun erraza", aitortu du klubak, baina jokalariaren erabakia "guztiz ulergarria" dela adierazi du.
Denboraldi honetan Etxarrik 13,9 puntu, 8,2 errebote eta 16,1 balorazio-kreditu lortu ditu batez beste ligako fase erregularrean.
¿¿ GRÀCIES @iratietxarri8¿¿ ¿¿#graciesirati | #sentelsedis ¿¿
— AE Sedis Bàsquet (@sedisbasquet) May 13, 2022