Itxi

Saskibaloia

REAL MADRILEKO ENTRENATZAILEA

Pablo Lasok ZIU utzi eta "hobera" egin du

EITB MEDIA

Real Madrileko entrenatzaileak Madrilgo osasun-zentroko "kardiologia zerbitzuaren eboluzioaren kontrolarekin" jarraituko du.

  • Pablo Laso

    Pablo Laso. Argazkia: EFE

Pablo Lasok Sanitas La Moraleja Unibertsitate Ospitaleko ZIU saila utzi du, bere egoerak "hobera" egin baitu. Talde zuriak hala jakinarazi zuenez, kateterismoa egin zioten, ekainaren 5ean, igande goizaldean, miokardioko infartua jasan zuelako.

Hala, Real Madrileko entrenatzailea ZIUtik atera da eta Madrilgo osasun-zentroko "kardiologia zerbitzuaren eboluzioaren kontrolarekin" jarraituko du.

Euskal entrenatzaileak normaltasunez zuzendu zuen joan zen larunbatean (ekainak 4) bere taldearen Endesa Ligako play-offeko partida Bitci Baskoniaren aurka WiZink Centerren (83-71), non zuriek 2-0 irabazi zuten kanporaketa. Dena den, ezin izango du astearteko partidara joan; Chus Mateo laguntzaileak, ordezkatuko du Laso.