Itxi

Saskibaloia

Fitxaketa

Kutxabank Araskik Florencia Chagas fitxatu du

I. G. | EITB MEDIA

Jokalari argentinarra Magnolia La Molisana taldetik dator Gasteizera, eta proiektu berriko laugarren pieza da.

  • Florencia Chagas. Argazkia: @Araski

    Florencia Chagas. Argazkia: @Araski

Kutxabank Araskik Florencia Chagas fitxatu du kanpoko erreferentzietako bat izateko. Argentinarra Magnolia La Molisana Campobasso italiar taldetik dator Gasteizera. Azken denboraldian, Chagasek 7,6 puntu, 2,5 errebote eta 1,7 asistentzia lortu ditu ligan; eta 9,5 puntu, 3 errebote eta 2 asistentzia, berriz, Eurokopan.

Gasteizko taldearen proiektu berriko laugarren pieza da.