Saskibaloia
Celticsen kontra
LeBronek garaipenera gidatu du Heat taldea (93-79)
Erredakzioa
Garaipen bateko errentarekin jarri da Miamiko taldea ekialdeko finalean (1-0). Asteazkenean indarrak neurtuko dituzte berriro ere Heat eta Celtics taldeek.
-
Lebron James (ezkerra). Argazkia: EFE
Miamiko Heat taldeak irabazi du Celticsen aurka jokatutako Ekialdeko finalaren aurreneko partida (93-79). Lebron James hegalekoa izan da Heatek lortutako garaipenaren gakoa.
Gauzak horrela, garaipen bateko errentarekin jarri da Miamiko taldea (1-0). Zazpi partidatara jokatuko da kanporaketa. Lau garaipen irabazten lehena nagusituko da.
Asteazkenean indarrak neurtuko dituzte berriro ere Miamiko American Airlines Arenan.