Itxi

Saskibaloia

SUPERKOPA

Araskik galdu egin du Gironaren aurka eta ez du Superkopako finala jokatuko (69-76)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Made Urietaren taldeak ezin izan du ezustekoa eman bere lehen Superkopan. Gironari gertutik jarraitu dioten arren, ez dute garaipena lortu eta 69 eta 76 galdu dute gasteiztarrek.

  • Chagas eta Atkinson

    Araskiko Chagas eta Atkinson Labuckiene defendatzen. Argazkia: EFE

Spar Uni Girona sendo batek 69-76 gainditu du Kutxabank Araski larunbat honetan eta Superkopako finala jokatuko du Valentzia Basketen aurka, etxeko taldeak bi aldiz erreakzionatu ostean.

Gironakoek barne jokoa ona izan da eta nahiz eta euskal taldeak boronadate handia erakutsi duen partida osoan zehar, kataluniarrak hobeak izan dira, izan ere, lau jokalarik hamar puntuko balorazioa baino gehiago lortu dute eta Rebeka Gardner izan da bere taldeko saskiratzaile nagusia.

Etxekoen hamar hirukoak, Superkopa lehen aldiz jokatu zutenak, ez dira nahikoa izan posizio guztietan ongi hornituta zegoen aurkaria mendean hartzeko.

Gironakoek erraz gainditu dute euskaldunen banakako defentsa, eta abantaila handitu dute bigarren laurdenaren hasieran 2-12ko partzialarekin.

Araski 12-0ekoarekin altxatu da eta partidan sartu dira, atsedenaldira 31-36 galtzen joan dira.

Indarrak ahultzen hasi dira Araskin Gironak beste martxa bat sartu duenean. Kataluniarren kontraerasoak sastakaia izan dira gasteiztarrentzat eta 0-9ko partzialak Uni Gironaren helburua argiago erakutsi du.

Baina, Made Urietaren neskek, 8-0eko partziala lortuta, lehen finala jokatzearekin amestu dute, hala ere, Bernat Canutenak ez dira partiduko gidoitik atera eta Araski mendean hartu dute 69-76.

Fitxa Teknikoa:

69 - Kutxabank Araski (9+22+20+18): Asurmendi (10), Atkinson (16), Van den Adel (2), Holopainen (18) y Diarra (2) -cinco titular-, Alarcón (3), Chagas (18) y Burani (-).

76 - Spar Uni Girona (18+18+23+17): Cornelius (-), Drammeh (12), Gardner (16), Araujo (7) y Labuckiene (12) -cinco inicial-, Flores (2), Murphy (5), Tolo (12), Bradford (3), Etxarri (7) y Parra (-).

Epailea: Ángel De Lucas, Pol Franquesa eta María Cortes. Burani kanporatu dute faltengatik eta Made Urietari falta teknikoa adierazi diote.