Itxi

Saskibaloia

LESIOA

Marta Alberdi, Lointek Gernika taldeko jokalaria, bajan datozen asteetan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gernikako eskolta ezker sorbaldako arazoekin dabil, eta horren eraginez ezin izan du denboraldi honetan partidarik jokatu. Hori dela eta, ebakuntza egin beharko diote.

  • Marta Alberdi

    Marta Alberdi. Argazkia: EITBren bideo batetik hartutako irudia

Marta Alberdi Lointek Gernika taldeko jokalariari ebakuntza egingo diote astearte honetan ezker sorbaldan duen lesioa dela eta. Horren eraginez, hainbat aste emango ditu kantxetatik kanpo jokatu ezinda.

Gernikak plazaratuta osasun txostenaren arabera, Alberdik luxazioa dauka ezkerreko sorbaldan eta horrek "labrumaren desinserzioa" eragin dio. Ondorioz, ebakuntza gelatik igaro beharko da.

Aipatu arazo fisiko horren poderioz, Gernikako taldearen harrobiko jokalariak ezin izan du parte hartu orain arteko Endesa Ligako bi jardunaldietan, ezta Belgikako Phantoms taldearen aurkako Europako atarikoan ere.