Itxi

Saskibaloia

FITXAKETA

IDK Euskotrenek Alima Dembele hegal-pibota fitxatu du

EITB MEDIA

Maliko jokalariak Azu Muguruzak zuzentzen duen taldea indartuko du 2022-23 denboraldian.

  • Alima Dembele, IDK Euskotrenen fitxaketa

    Alima Dembele, IDK Euskotrenen fitxaketa. Argazkia: @ibaetabasket

IDK Euskotrenek astearte honetan iragarri duenez, Gnere Alima Dembele Maliko jokalaria fitxatu du 2022-23 denboraldirako.

22 urteko hegal-pibot gaztea Endesa Ligako zenbait taldetan aritutakoa da, baita maila bat beherago dagoen Emakumezkoen 2 Ligan ere. Hala, Kanarietako Club Deportivo Magec Tías hasi zuen bere ibilbidea. Bertan bi hilabete eskas eman ostean, Barakaldora lekualdatu zen, eta, ondoren, Kanarietara bueltatu zen, Adavera taldean jokatzeko.

Iaz Endesa Ligara egin zuen jauzi, Errioxako Campus Prometen aritzeko, hain zuzen ere, denboraldi hori Innova Leganes taldean amaitzeko.

Donostiako klubak espero du aipatu jokalariaren fitxaketak "fisikoa eta erreboteko lana" emango dizkiola Azu Muguruzare taldeari.